Atorrasagasti eta Aranalde kalean utzi dituzte kontrolpean

Espainiak euroagindu bana eskatu dituela jakinarazi die epaileak eta uztailaren 9rako finkatu du auzia Pauen

Atorrasagasti eta Aranalde, atzo, aste utzi ostean. IÑIGO ZAPI.
Aitor Renteria.
Baiona
2013ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Jokin Aranalde etaBeñat Atorrasagasti euskal iheslari politikoak behin-behinean libre utzi ditu Paueko auzitegiak, bakoitzari euroagindu eskari bana jakinarazi ondotik. Epaileak uztailaren 9rako finkatu du euroagindu eskariak aztertzeko auzia. Anartean, Aranaldek eta Atorrasagastik polizia etxean izenpetu beharko dute kontrol orria, epailearen aginduz. Amaia Errekarte bi atxilotuen abokatuak eskatu zuen libro uzteko, eta epaileak onartu, ihes egiteko arriskurik ez zuela ikusten argudiaturik. Ipar Euskal Herritik dozenaka pertsona joan ziren Pauera bi iheslariei babesa adieraztera. Gaur berean, atxiloketen balorazioa egitekoa zuen Baionan Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, baina iheslariak kalean gelditu ondotik, agerraldia bertan behera utzi dute.

Frantziako Poliziak astelehenean atxilotu zituen bi iheslariak, Aranalde Heletan (Nafarroa Beherea) eta Atorrasagasti Urruñan (Lapurdi). Espainiako Poliziarekin burutu zituzten atxiloketak eta Heletan, polizia batzuek aurpegia estalita zeramaten.

Aranaldek 67 urte ditu eta Gaztelun sortu zen, Gipuzkoan. Ekainaren 12an egin zuen agerraldian EIPK-k ezagutarazi zuen izendatu berri zuen mintzaide taldea, eta horietako bat da Aranalde. Ekainaren 15ean Herria dugu arnas ekitaldian parte hartu zuen. 1967an atxilotu zuten lehen aldiz eta torturatua izan zela salatu zuen Aranaldek. 2002an atxilotu zuten berriz ere, eta torturatua izan zela salatu zuen. Espainiako justiziak libre utzi zuen 12.000 euroko bermea ordainduta.

Atorrasagasti 2012ko uztailean atxilotu zuten, Edinburgon, Eskozian. Frantziako epaitegien esku utzi zuten. Hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina libre utzi. Gertakariak aspaldikoak zirela ebatzi zuen epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.