Eibarrek partida gogorra jokatu du, eta 3-2 irabazi dio Zaragozari

Alavesek gaur jokatuko du etxean Teneriferen aurka, sailkapenean lasaitasuna lortzeko helburuarekin

Donostia
2013ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Merezitako saria jaso zuen atzo Eibarrek, Zaragozari etxean 3-2 irabazita. Gaizka Garitanoren jokalariek partida fisikoa eta gogorra jokatu zuten, eta Eizmendik eta Arruabarrenaren golei esker urrezko hiru puntu eskuratu zituzten armaginek. Lehen zatia 2-0ekoarekin amaitu zen, baina bigarrenean gogotik sufritu behar izan zuen Eibarrek. Raul Navasek bitan sartu zuen gola bere atean, eta Zaragoza estu hartzen ari zen Eibar. Arruabarrenak izan zen Ipuruako harmailak lasaitu zituena 78. minutuan sarturiko golari esker.

Alavesek, bestalde, Tenerife hartuko du gaur Mendizorrotzan (18:00). Nacho Gonzalezen taldeak sailkapeneko azken postuetatik urruntzeko aukera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.