Titin III.ak eta Aspeko buruak bilera sekretu eta «adeitsua» izan dute Eibarren

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Titinek eta Fernando Bidarte aspeko buruak bilera egin zuten atzo goizean, enpresak Eibarren duen bulegoan. Ordubetez mintzatu ziren, pilotariak iragan larunbatean eginiko kritikei buruz, eta, enpresako iturriek argitu dutenez, «adeitsua» izan zen. Berez sekretua zen, enpresako langileek ere ez zekiten biltzekoak zirenik, baina Astelenako pilota aukeraketara joaniko kazetariek Bidarte eta Titin ikusi zituzten euren autoen bila zihoazenean.

Aspek asteazkenean emango du bileraren nondik norakoen berri, Bidartek eta Titinek Eibarko hotel batean emango duten prentsaurreko batean. Dena den, ez da espero inolako zigorrik, bien arteko harremana ona delako. Prentsaurrekoan azalpenak emango dituzte, eta bakoitzak bere jarrera azaldu. Iaz antzeko afera bat egon zen, eta orduko hartan Sebastian Gonzalezek irten behar izan zuen hedabideen aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.