Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finala. Zortzi finalistak

Berria -

2013ko abenduak 15

MAIALEN LUJANBIO Hernani, 1976

Gaien aurreko ikuspegiarekin eta belarrira eder egiten den kantaerarekin, bertso laburrenetan zein luzeenetan bere mundua azaltzeko gaitasuna du. Lurrari lotuago kantatu nahian iritsiko da finalera, eta baliteke kantaeraren edertasuna zuzenago heltzea bertsozaleengana.

Aurreko txapelketa guztietan gutxienez finalaurrekoetan hasita iritsi da finalera. Orain arte finalean kantatu ez izanak kalte egin diezaiokeela dioten ahotsak badira, baina berak adierazi izan du finalerako «puntuan» dela.

AMETS ARZALLUS Hendaia, 1983

Bertsotan egiteko aparteko gaitasuna du. Txiki-txikitatik jaso izan du bertsotarako heziketa, eta hizketan bezala egiten du bertsotan. Bertsoa sortzeko abiadura harrigarria du zenbaitetan. Hizkuntzan eta gaietan jantzia da, eta nabari zaio hori bertsoak ideiaz eta oinez janzteko orduan.

Gabezietako bat txapelketako umore erregistroa duela aitortu izan du. Dena den, txapelketa honetan umore erregistro horretan utzi ditu lanik finenak. Arrazoibidean hezitakoa izanik bertsoari dagokionez, barrura begirako gaiak nekezagoak zaizkio, «gustuko putzuak» dituen arren.

IGOR ELORTZA Durango, 1975

Aurreko txapelketak ez zuen lehiarako une onean harrapatu, eta finaletik kanpo geratu zen. Txapelketa honetan gogotsu ari da. Tolosako finalaurrekoan, une oro erakutsi zuen dotoretasuna eta fintasuna. Lan mota guztiak ekartzen ditu berera.

Duela lau urte finalista izan ez zenez, txapelketa honetarako sailkatzeko azken bertsolari txapelketan parte hartu behar izan zuen. Finalera iristeko ibilbide luzea egin behar izan du, beraz, eta Donostiako finalaurrekoan nekea igarri zuela adierazi zuen.

SUSTRAI COLINA Urruña, 1982

 Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko azken bertsolari txapelketaren ondotik, jarrera eta planteamendu aldaketa egin zuen. Aldaketaren onura igarri da txapelketa honetan. Txapelketako lanik onena egin zuen Maulen kartzelakoan.

Jarrera aldaketak emaitza ekarri dio, eta maila jakin bati eusten lagundu dio saioetan. Hala ere, Murgian ofizioetan eta Maulen kartzelan nabarmenduta, ez du saio osorik egin, baina denetan erakutsi du goian aritzeko gaitasuna.

BEÑAT GAZTELUMENDI Donostia, 1987

Saio beroetan hazten den bertsolaria da. Kartzelan bakarka egin ohi ditu ariketarik bikainenak. Dena dela, txapelketa honetan ariketa guztietan erakutsi du goia jotzeko gai dela. Goia jotzen ez duenetan ere ez da erortzen, eta zuzentasunari eutsi ohi dio.

Finaletan eta halako saio beroetan hazten bada ere, aitortua du ez duela gustuko gazteagotako final batzuetan hartu izan duen jarrera, eta jarrera hori saihestu nahia ere agertu izan du. Finaleko beroan hazteari ihes egin nahiak nahastea sor liezaioke. Elizondon, bere burua finalerako aukerarekin sumatuta, mailari eustera jo zuen, eta, eustera joanda, ez zuen ertzetara iristerik lortu.

AITOR MENDILUZE Andoain, 1975

Bertsotan hizketan bezala egiten duela esan izan da Mendiluzeri buruz. Maila tekniko eta zuzentasun handiko bertsolaria da. Bertsoak goitik behera erraz josten ditu. Ariketa guztietan da maila berekoa, eta ofizioko bertsolaria da, erantzun eta bidea irekitzen duena.

Txapelketa honetan ohiko distirarik erakutsi gabe jardun da. Zuzentasunari eta joskerari eutsi zion Murgian, baina distira falta. Mauleko finalaurrekoan, ordea, ezohiko irristadatxoak ere izan zituen.

 UNAI ITURRIAGA Durango, 1974

Txapelketa honetan ez zuela sufrituko erabakita hasi zen finalaurrekoetan. Txapelketan behar baino gehiago estutu barik, freskotasuna ekarri zion horrek bertsotarako orduan. Freskotasun horrek sor lezakeen arriskuak eta orain arteko puntuazio onena lortu izanak eragin dio finalean faborito izatea. Gai guztiak bere galbahe propio berezitik iragazten ditu.

Freskotasunak on bezainbat eragin liezaioke akatsak egitea. Hala egin zuen Tolosako finalaurrekoan bi potoetako bat, kartzelako lanean, oso gertuan zetozen bi oinekin, bera ohartu gabe. Nahiz eta akatsok, beharbada, bertsoa bertsozaleengana iristeko orduan eragin ez, puntuetan eragina izango lukete.

AITOR SARRIEGI Beasain, 1976

Egin beharreko guztietan ekartzen du gaira beretik, baita bakarka ere. Oiartzungo finalaurrekoko kartzelako gordina, kasu. Bertsolari bizia da, eta bizitasuna ematen die bertsoaldiei, eginbeharrekoa zernahi dela. Lehenengo finalaurreko horretan erakutsi zuen bezala, ariketa denetan du maila antzekoa: denetan moldatzen da erraz, eta gora ere erraz egiten du askotan.

Oiartzungo finalaurrekoan beretik utzi zuen bezala, Donostiako saioan larriago ibili zen bertsotarako orduan. Deserosotasunak desoreka eragiten dio bertsotarako orduan. Momentu horietan ezinean nabari izan zaio. Bigarren finala du gaurkoa. Zortzigarrena izan zen aurreko finalean, eta horrek eragin liezaioke faboritoen artean ez izateko orduan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jon Insaust, Josemi Beltran eta Patxi Presa, gaur goizean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Ostiralean abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemraen 31. Astea

Itziar Ugarte Irizar

Azaroaren 6ra bitarte, 50 proiekzio inguru izango dira: generoko urteko ale nabarmenetako batzuk, klasikoak eta baita beste zenbait jarduera ere. Jaialdiaren egoitza nagusiak Antzoki Zaharra eta Viktoria Eugenia izango dira.

Virginia Woolf idazle ingelesa; jardun betean zegoen 1920. urterako, baina bide oparoago baten atarian oraindik. ©BERRIA

«Negu sasoiko lehen eguna»

Joannes Jauregi

Idazle baten egunerokorik ezagun eta oparoenetako bat izango da Virginia Woolfena, ia bizi osoa eman baitzuen osatzen. Gaur duela ehun urte, astelehenarekin, Woolfek 38 urte zituen; idazle argitaratua zen, baina artean onenak eman gabea. Eta sarrera bat egin zuen egunerokoan.

Wiggins ahizpetako hiru, The Shaggs taldeko kideak. ©BERRIA

Tarotak iragarritako banda kalamastra

Julen Azpitarte

Aitak behartuta abiatu zuten The Shaggs taldea Wiggins ahizpetako hiruk. Disko bakarra grabatu zuten, 1969an, eta, gerora, hamaika aldiz berrargitaratu da, gaur arte. Muturreko jarrerak eragin dituen lana da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna