Kubako herriak izan duen «lagunik onena» galdu du

Fidel Castrok Chavezen oroimenez idatzitako eskutitzean dioenez, «berak ere ez zekien zein handia zen»

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2013ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Martxoaren 5ean «Kubako herriak izan duen lagunik onena» hil zela esan du Fidel Castrok Chavezen oroimenez idatzitako eskutitzean. Osasun egoeraren berri jakinda ere «gogor eragin» zielaalbisteak. «Gogora etorri zitzaidan zenbatetan esaten zidan txantxetangure lan iraultzailea amaitzen genuenean Arauca ibaian paseatzera gonbidatuko ninduela. Leku hark inoiz izan ez zuen lasaitasuna zekarkiola gogora». Chavezekin «zapalduei babes eta justizia soziala eman izana partekatu» dutela nabarmendu du: «Pobreak munduko edozein lekutako pobreak dira».

Jose Marti aipatu du Castrok, AEBen kontrako borrokari eutsi, eta Latinoamerikan zabaltzen ez uzteko beharrari buruzkoak. 1959an, Kubako Iraultzaren garaipenaren ondoren, Venezuelara joan zen Castro herritarrei eta Perez Jimenezen ondorengo gobernuari eskerrak ematera, utzitako armengatik eta emandako laguntzagatik. Horren ildotik gogoeta hau egin du: «Amerika salbatu nahi badugu, Kubako Iraultza salbatu nahi badugu, Venezuelakoa eta gure kontinenteko herri guztietakoa, elkartu egin behar dugu, eta babestu, bakarrik eta banatuta porrot egingo baitugu. Hori esan nuen egun hartan, eta 54 urte geroago berretsi egiten dut».

Zerrenda horretan mende erdian baino gehiago lapurretaren eta zapalkuntzaren biktima izan diren munduko gainerako herriak sartu behar direla gaineratu du: «Hori izan zen Hugo Chavezen borroka».

«Berak ere ez zeukan susmorik zein handia den bere borroka».

«Irabazi arte beti, lagun ahaztezina!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.