Tripolirako bidean aurrera egitea lortu dute azken orduetan matxinoek

Hiriburuaren ekialdean eta hego-mendebaldean egin dituzte erasoak; nazioarteko aliantzak hamalau eraso egin ditu

Erredakzioa
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Hainbat astetan ez aurrera ez atzera egon ostean, hainbat toki estrategikotara gerturatzea lortu dute matxinoek azken orduetan. Tripolirako bidean aurrera egitea lortu dute, bai ekialdetik eta bai hego-mendebaletatik. Muammar Gaddafiren gotorleku nagusia da hiriburua, eta errebeldeek gerraren norabidea zeharo baldintzatu dezakete hara iristen badira. Misrata ere erregimenaren eskuetan da, ekialdean kontrolatzen duten azkena, eta matxinoak, hiria inguratuta badaukate ere, handik hogei bat kilometro mendebaldera daude orain. Dafnijan atzo goizaldean egindako erasoei esker egin izan dute aurrera.

Nafusan ere, hiriburuaren hego-mendebaldean dagoen mendilerroan, aurrera egitea lortu dute; Al Kualish hiritik gertuago dira orain. NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko erasoak ere lagungarriak izan dira errebeldeentzat, elkarlanean ari ote diren baieztatu ezin badaiteke ere. Al Kalatik Al Kaualish hiriaren bidean bi kilometro egin dute aurrera; Tripolira doan autobia nagusira iristea dute helburu, baina horretarako Garianera iritsi behar dute —hiriburutik 80 kilometrora—, eta hiri hori erregimenaren kontrolpean dago. NATOk, berriz, lau tanke bidali ditu hara.

Hitzordua oposizioarekin

Nazioarteko aliantzak baieztatu du erregimenaren helburu militarren kontrako hamalau eraso egin dituela azken orduetan. Brega eta Misrata hirien inguruetan egin dituzte eraso horietako asko. Martxoaren amaieran operazio militarren kontrola eskuratu zuenetik 5.285 misio egin dituNATOk. Airez, berriz, 14.007 patruila aritu dira eta itsasoan 1.651 ontzi ikuskatu dituzte.

Anders Fogh RasmussenNATOko idazkari nagusiak, berriz, heldu den asteazkenean errebeldeekin elkartuko direla jakinarazi du. Trantsizio Nazionaleko Kontseiluko ordezkariekin «ikuspuntuak partekatu» nahi dituztela zehaztu du bilera ez formala izango bada ere. Mahmud Jibrilekin elkartuko da Bruselan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.