Irudia. Iruñea

IKASLEEN KEXA IRIBASI

2013ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
AEK-ko hainbat irakaslek eta ikaslek kexa eta haserrea erakutsi zioten atzo Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi. Euskaltzaindiak Iruñeko Konestable jauregian egindako Jagon jardunaldietan parte hartu zuen Iribasek, atzo goizean. Egoitzako atarian zain zeuzkan AEK-ko kideak. Miriam Cordon ikasleak gutuna eman zion kontseilariari, eta gobernuak euskaltegiei ezartzen dizkien murrizketen inguruko kexa agertu zion. Gutuna hartu, baina ez zen gelditu ere egin Iribas. AEK-ko kideek salatu zuten diru laguntzarik ez dutela jasoko, nahiz eta aurten diru sail bat onartu den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.