Aurreikusitako beste neurri batzuk

2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Egile eskubideen urraketak salatzeko bideak. Arau berriarekin, eskubide batzuen jabeak uste baldin badu norbaitek baimenik gabe partekatu duela bere obra, partekatzen duen webgunearen arduraduna identifikatzeko eskatu ahal izango dio epaileari. Egile eskubideak urratzen dituzten edukiak kentzen ez baldin badituzte, Jabetza Intelektualaren Batzordearen Bigarren Sailak hirugarren pertsona edo erakundeen kolaborazioa eskatu ahalko du: ordainketa elektronikoa bideratzen duen zerbitzuarena edota publizitatea jartzen duenarena, adibidez. Zigorrak 30.000 eta 300.000 euro artekoak izatea aurreikusten du legeak.

Kopia pribatu kontzeptuaren murrizketa. Kopia pribatuaren kontzeptua erabilera komertzialik gabeko CD eta DVDei eta telebista edo irratiko grabazioei baino ez zaie aplikatuko, eta kopia pribatu digitalaren kontzeptua asko murriztuko da. Kopia pribatuaren ondoriozko ordainari eutsi egingo zaio, eta horretarako behar den dirua Estatuaren aurrekontu nagusietatik bideratuko da oraingoz, Europako Batasunak gaiari buruzko ebazpen orokorrago bat indarrean jarri arte.

Leihatila bakarra. Egile eskubide guztien ordainketarako leihatila bakarra ezartzea aurreikusten du erreformak, eta arlo guztietako ordainketa sistemak batzea.

Irakaskuntzako erabilerak. Irakaskuntza arautuan baimendu egingo da obra zati edo obra solteen erabilera, ordainik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.