Lantegiak eta emanaldiak Topa Eszenikan

Arte eszenikoetako profesional eta amateurrak batuko dira Usurbilen, Añorgan eta Lasarte-Orian

Metrokoadrokaren Poza: zergatik dantzatzen dute serbiarrek? A. LEDESMA.
Erredakzioa
Donostia
2013ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Lau formakuntza tailer eta hamar emanaldi eskainiko ditu Topa Eszenikaren bosgarren ekitaldiak, gaurtik hasita sei egunean: irailaren 25, 26, 27 eta 28a,; eta urriaren 4an eta 5ean; iraileko lau egunetako ekitaldi guztiak Usurbilen izango dira; urriaren 4koak, Donostiako Añorga auzoan, eta urriaren 5ekoak, Lasarte-Orian. Antzerki Ekintzak antolatzen du Topa Eszenika, Usurbilgo Udalaren eta EHAZE Euskal Herriko Antzerki Zaleen Elkartearen laguntzaz.

Lantegiak antzerkiaren munduan ezagunak diren sortzaileek zuzenduko dituzte: Oier Guillanek idazketa jorratuko du, Eszenarako idatzi irudietatik abiatuta ikastaroan; Maider Oiartzabalek, dantza garaikidea; Miren Gaztañaga eta Ander Lipusek antzezpen ariketa, Mugimenduak hitz bihurtzen direnean, hitza arnasa, arnasa kolpe, kolpea gihar…eta Aktorearen tresnak ikastaroetan hurrenez hurren.

Topa Eszenikak eskainiko dituen antzerki eta dantza emanaldiak askotarikoak izango dira. Parte hartuko duten bakarlari eta taldeetako batzuk profesionalak dira, beste batzuk amateurrak. Honako hauek zehazki: Jon Plazaola (bakarrizketa bat), Begiradak (Balitzen hioa),Zuondoan (Maddi eta Antton), Aixaixa (Katiusken erreinua), Kukuka eta Dantzaz Blai (dantza garaikideko saioa), Miren Gaztañaga (Stereo), Aldatzen Laguntzen (Eskorbuto bat, berriz ere!), Oh My God! (Zer duzu, Amy?), Abarka (Biba zorrien izurritea!) eta Metrokoadroka (Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.