Atsedenik ez dago

Xala-Zubieta eta Berasaluze II.a-Albisu ariko dira gaur Tolosan, bigarren jardunaldiko lehen partidan

Xala, pilota jotzear, joan zen larunbatean, binakako txapelketako lehen partidan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Julen Etxeberria.
2013ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Bi egun eskas joan dira Binakako Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zenetik, eta gaur jada bigarren jardunaldia hasiko da. Sei egunez izango da, gainera, gaur hasi eta datorren urtean amaituko baita, Eibarren (Gipuzkoa), Urteberri eguneko jaialdiarekin.

Gaur Xala-Zubieta eta Berasaluze II.a-Albisu ariko dira elkarren aurka Tolosako (Gipuzkoa), Beotibar frontoian. Bi bikote horientzat denetarik izan zen lehen jardunaldian: Aspeko bikoteak irabazi egin zuen estreinakoan, Urrutikoetxea-Beroizen aurka (22-20); Asegarcekoak, berriz, galdu egin zuen, hori bai, tanto bakar batengatik: 22-21 Olaizola II.a-Aretxabaletaren aurka. Beraz, apenas dagoen alderik bataren eta bestearen artean. Horregatik, ez dago faborito argirik ere gaurko norgehiagokarako. Apustuek, hala ere, Berasaluze II.a-Albisu jotzen dituzte faboritotzat.

Estreinakoan bi bikoteetako aurrelariak nabarmendu ziren. Tanto asko egin zituzten, dozena inguru bakoitzak. Xalaren kasuan joko on horrek saria izan zuen; ez, ordea, Berasaluze II.aren kasuan. Hori bai, argi utzi zuen ahaztuta duela orpazurdako lesio larria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.