Aspek hiru edo lau atariko partida antolatuko ditu buruz burukoan

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Aspe buruz buruko txapelketan pentsatzen hasia da, eta gutxienez hiru atariko partida antolatu ditu. Kanporaketa horietan pilotari gazteak sartuko dituzte, eta baliteke laugarren bat ere egotea. Eibarko enpresak txapelketan sartzeko moduko hamabi jokalari ditu, eta entresaka egitea ez da erraza. Irujok, Idoatek, Xalak eta Jaunarenak tokia ziurtatua dutela dirudi. Atarikoak antolatzeko, baina, bi zalantza dituzte: Zabaletaren bidea binakakoan eta Merino II.aren eskuaren egoera.

Aspe eta Asegarce heldu den asteazkenean bilduko dira aurtengo buruz burukoaren xehetasunei buruz eztabaidatzeko. Ez da aldaketa handirik espero, ez behintzat pilotari kopuruaren aldetik. Aldaketarik egotekotan, sakean legoke ziurrenik. Udako torneoetan, sakeko pasa-ko marra sei t'erdian jarri zuten, eta emaitza ona izan zen. Aukera hori mahai gainean egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.