Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Protestak herrialde arabiarretan. Tahrir plazatik

Backgammonzaharrean

Kristina Berasain Tristan -

2011ko otsailak 20

Kairo erabat normaltzerako, denbora beharko da oraindik ere. Diktadoreak alde egin eta astebetera, tanke mordoa dago kaleetan, eskolak eta bankuak itxita daude, grebak hedatzen ari dira, eta turista bakar bat ere ez dago hogei milioi lagun dituen hiriburu honetan. Egiptoarrek, hala ere, eguneroko bizimoduari eusten diote, nola edo hala. Niloko deltaren ertzeetan dauden baratze eta soroetako barazki eta frutak astoetan sartzen dituzte Kairora. Egunsentia baino lehen esnatzen dira asko. Egun osoan mugimendua ere etengabea da. Iluntzerako, berriz, beste erritmo bat hartzen du hiriak, eta tabernetako atarietan elkartzen dira herritarrak, tea hartzera, shisha erretzera eta backgammonean jokatzera.

Medhat Abdel Nasser 22 urteko ikaslea ekonomiak kezkatzen du: «Ogiaren prezioa egunetik egunera garestitzen da». Lehen ez zuen politikan sinesten, baina orain bozkatzeko irrikan dagoela dio munduko joko zaharreneko fitxak mugitzen dituen bitartean. «Zertarako bozkatu behar genuen, zeinek irabaziko zuen bagenekien eta!». Aurrerantzean desberdina izango dela dio. «Oposizioari emango diot boza, baina ez dakit nori; zein aurkeztuko den ere ez dakigu eta!». Armadak orain herriaren aldarrikapenak bete behar dituela uste du: «Salbuespen Legeak ez du zentzurik iraultzaren ostean, bost lagun ere ezin gara elkartu; eskerrak backgammonean aritzeko bi baino gehiago ez direla behar!».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea»

Gorka Berasategi Otamendi

Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe.
 ©BERRIA

«Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»

Igor Susaeta

Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Carles Puigdemont, joan den irailean, Bruselan, bilera batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Puigdemont ezin dela atxilotua izan berretsi du Europako justiziak

Igor Susaeta

Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrarentzat, indargabetuta daude Kataluniako presidente ohi, Comin eta Ponsatiren aurkako euroaginduak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.