Gazteak aktore bilarazteko xedez, proiektu deialdia egin die EKEk

Hogeita ekintza labela abian jarri du Euskal Kultur Erakundeak, eta hiruzpalau urte iraunen du egitasmoak

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Bideogintza, argazkilaritza edo grafismoan murgiltzen diren artistei, artista kolektiboei edo elkarte artistikoei deialdi berezi bat egin die Euskal Kultur Erakundeak (EKE). Euskal kulturaren eta euskararen osagai batzuk berrinterpretatu beharko dituzten bi proposamen laguntzeko prest dago EKE. Proiektu bakoitzari 5.000 euro emanen dio.

Horrez gain, EKEk testu eta irudi sormen lehiaketa berri bat antolatzen du baita, Azkue Fundazioarekin. Dozena bat argazki oinarri, testu edo olerkiak sortzera gonbidatzen dute. Interneten bidezko lehiaketa da. Hainbat sari multimedia irabazten ahalko dira. Bi deialdi horiek EKEk abian jarri Hogeita «ekintza labela» berriaren barnean sartzen dira. Kantuketan eta Batek Mila segida hartuko duen programa da hori. Gazteentzat, «gazteak maila desberdinetan aktore izan diren» asmoa du proiektuak, EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoinek azaldu zuenez atzoko prentsaurrekoan. «Proiektu berritzaileak sustatzeko» bide bat bezala ikusten dute. Bi publiko mota hunki nahi ditu EKEk ekintza horrekin. Batetik, 8 eta 15 urte artekoak. Horien kasuan, transmisiorako tresnak aurkitu nahi ditu, ikastetxeen barnean zein kanpoan. Eta, bestetik, 16 urte baino gehiago dutenena. Horiek proiektu sortzaile gisa ikusten ditu.

Hiruzpalau urte iraunen du programak, eta adar bat baino gehiago izanen ditu. Heldu den urtean, adibidez, ondarea eta sorkuntzaren arteko loturaz mahai-inguru bat antolatzekoa dute. EKEren barneko elkarteei ere Hogeita labela eman eta horren bidez hedapena eta komunikazioa laguntzekoa die. Informazio guztia: www.hogeita.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.