Komunikazioa

Gazteen artean 'Goenkale' lider, tarteka

ETB1eko telesaila liderra izan zen 13-24 urte bitarteko ikusleen artean urtarrilaren 8an eta 22an. Adin tarte horretan, %12ko ikusle kuota bereganatu zuen urtarrilean, EAEn.
Asier Hernandez, Naiara Arnedo, Karmele Larrinaga, Xabier Perurena, Maria Cruickshank, Eneko Sagardoi, Iñaki Perurena, Maitena Salinas, Mikel Martinez eta Asier Oruesagasti <em>Goenkale</em>-ko aktoreak.
Asier Hernandez, Naiara Arnedo, Karmele Larrinaga, Xabier Perurena, Maria Cruickshank, Eneko Sagardoi, Iñaki Perurena, Maitena Salinas, Mikel Martinez eta Asier Oruesagasti Goenkale-ko aktoreak. ETB

Urtzi Urkizu -

2013ko otsailak 10
Iazko udazkenean telebistatik oholtzara egin zuen jauzi Goenkale-k. Eta antzezlana ari da bere bidea egiten. ETB1en, berriz, 19. denboraldia du telesailak. Eta ikusle datu harrigarriak ari da lortzen.

Nabarmentzeko datuen artean, 13-24 urte bitarteko gazteen artean duen harrera ona dago: urtarrilean %12ko ikusle kuota izan du gazteen artean. Gainera, 40 katetik gorako eskaintzaren erdian Goenkale izan da lehen aukera adin tarte horretako ikusleentzat urtarrilaren 8an eta 22an.

Euskaldunen artean, halaber, oso batez besteko handia izan du telesailak urtarrilean: %10,2ko ikusle kuota. Urtarrilaren 22ko atalak 2011ko azarotik lortutako datu onenak bereganatu zituen: %16,3ko ikusle kuota euskaldunen artean —lehen aukera bere ordutegian— eta %19,6koa 13-24 urte bitarteko gazteen artean. 102.000 ikus-entzulek ikusi zuten uneren batean telesaila.

2012-2013ko denboraldian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %4,3ko ikusle kuota darama Pausokaren telesailak. Aurreko denboraldian, batez beste 40.000 lagunek ikusi zituzten Arraldeko abenturak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna