Albistea entzun

Hauteskundeak deitzeko epemuga, gertu

Berria -

2014ko otsailak 13

Edozein unetan deitu al daitezke hauteskundeak?

Ez. Zentsura mozioa eraginkorra izan eta hauteskundeak aurreratzeko balio dezan, apirila baino lehen egin behar da.

Zergatik?

Nafarroako Foru Hobekuntzak debekatzen dio presidenteari legealdia amaitu bitarteko urtebetean bozak aurreratzeko.

Zehazki zer dio Foru Hobekuntzak?

«Lehendakariak ez du zilegi izanen Parlamentua desegiteko erabakia hartzea (...) legealdia bukatzeko urtebete baino gutxiago gelditzen bada, (...), ez eta orain hurrena Parlamentua prozedura horren bidez desegin zenetik gutxienez urtebete iragan arte».

Noiz da epemuga?

Martxoaren hondarrean. Interpretazio desberdinak daude. Patxi Zabaletak martxoaren 22a aipatzen du; Diario de Navarra-k martxoaren 30a. Aurreko legealdian azken osoko bilkuran 2011ko martxoaren 24 eta 25ean izan zen. Eledunen Batzordearen azken bilera martxoaren 28an izan zen. Ordurako zentsura mozioa onartuta, behin behineko presidentea izendatuta, eta hauteskundeak deituta behar lukete egon.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bizkaiko Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioa bozkatu zen momentuan ©Marisol Ramirez/ FOKU

Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du Usansoloko auzian

Berria

Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko 113. udal gisa onartu zuten Usansolo, galdeketaren ostean, eta estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu zuen. Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du, prozesu honetan egindako bidea defendatzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«Adostasun berriek ahalbidetu dute bake prozesua»

Irati Urdalleta Lete

Foro Sozialaren bidea ixtear da, baina hor dago eginikoa: hamabi aholkuetatik 11 beteta edo betetzear. Eta egitekoak: adibidez, biktimen «asimetria» gainditzea. Balorazio «ona» egin dute.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Madrilen berme» mahaian

Jon Ordoñez Garmendia - Xabier Martin

PSE-EEn bide luzea eginikoa da Ares: sozialisten ordezkari 2005etik 2007ra bitarteko bake elkarrizketetan eta Jaurlaritzako Barne sailburu, besteak beste. Karguan zela hil zuen Ertzaintzak Cabacas. 68 urte zituela hil da.

Bake Bideak eta Bakegileak taldeek antolatu mobilizazioa Ipar Euskal Herria blokeatzeko. ©Bob Edme/ Iparla

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...