Stephen Frearsen 'Philomena'-k oso harrera ona izan du Venezian

Aktore emakumezko onenaren Volpi saria irabazteko hautagaien artean dago Judi Dench, filmeko lanarengatik

Agentziak
Venezia
2013ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Stephen Frearsen Philomena filmaren emanaldia izan zen atzo Veneziako zinema jaialdiko unerik gogoangarriena, batez ere Judi Dench aktorearen lan bikainarengatik. Aktore emakumezko onenaren Volpi saria irabazteko hautagai nagusien artean kokatu dute adituek Dench. Nerabe zela haurdun geratu eta hura hazi ezinik umea adopziorako uzten duen emakume bat da Philomena, filmeko pertsonaia nagusia, eta benetako istorio batean du oinarria filmak. Askoz harrera hotzagoa izan zuten atzo Sail Ofizialean aurkeztutako beste bi filmek: James Francoren Child of God eta Kelly Reichardten Night Moves. Philip Groenigen Die Frau des Polizisten-ek ere ez zuen, herenegun, harrera berorik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.