Pieza arkeologikoak aurki Gordailuan egongo direla uste du Badiolak

Gipuzkoako Kultura diputatuaren iritziz, Jaurlaritzak akordio bat egiteko jarrera erakutsi du

Igor Susaeta.
Irun
2013ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Oraintxe, Eusko Jaurlaritzak dauka Gipuzkoan aurkitutako pieza arkeologikoen eskumena. Donostiako Intxaurrondo auzoko biltegi batean daukate gordeta material hori. Baina Gipuzkoako Diputazioak uste du Irunen, Gordailua eraikinean, Gipuzkoako ondare arkeologiko, artistiko eta etnografikoa biltzeko, zaharberritzeko eta ezagutarazteko zentroan, behar dutela pieza horiek. Hori dela-eta, Jaurlaritzarekin negoziatzen ari dira. «Ahalik eta lasterren, luze gabe, piezak hemen egongo direla uste dugu. Jaurlaritzak jarrera egokia erakutsi du akordioak lortzeko», jakinarazi zuen atzo Ikerne Badiola Gipuzkoako Kirol, Kultura eta Gazteria diputatuak, Batzar Nagusietako kultura batzordeko kideekin Gordailuan egindako bisita gidatuaren ondoren. Pentsatzen du Badiolak Irungo zentroa dela horientzako toki egokiena: «Ez dago halako baldintzak dituen beste tokirik; Jaurlaritzak eskatu bezala eraiki zen gunea, gainera»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.