Monica Mendiberri atxilotu dute, eta aske utzi dute ordu batzuetara

Iruñean atzeman zuten atzo, eta, 'Ateak ireki' webgunearen arabera, «txikizioak» eragitea leporatzen diote

K Saioa Alkaiza(h)
Iruñea
2013ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Monica Mendiberri gazteaatxilotu zuen atzo Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharrean, eta epaitegira eraman zuen deklaratzera. Ateak ireki webgunearen arabera, sanferminetan Burger King baten kontra egindako ekintzan parte hartzea leporatzen diote Poliziako iturriek. Zehazki, kalteak egitea eta indarkeria erabiltzea. Epailearen aurrean deklaratu ondotik, 19:00etan libre utzi zuten.

Azken egunetan bost gazte atxilotu ditu Poliziak Iruñerrian, denak sanferminetako istiluen harira: Artzai Santesteban, Endika Garai, Jon Karmelo Lizarazu, Ekaitz Esteban eta Eneko Perez. Aske dira denak jada. Iruñea Askatasunez plataformak atxiloketak salatu zituen, eta UPNri «bere miseria estaltzeko» erabiltzea aurpegiratu zion. Esan zuenez, atxiloketa «arbitrarioak» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.