Finantza transakzioen tasa onartu dute euroguneko 11 estaturentzat

Jeroen Dijsselbloem herbeheretarrak hartu du eurotaldearen gidaritza; Espainiak kontra bozkatu du

Erredakzioa -

2013ko urtarrilak 23
Europako Batzordeko Ekonomia ministroek onartu dute finantza transakzioen tasa ezartzeko prozesua, baina soilik hamaika herrialdetan: Alemanian, Austrian, Belgikan, Eslovakian, Eslovenian, Espainian, Estonian, Frantzian, Grezian, Italian eta Portugalen. Hamaika estatu horiek elkarrekin hasiko dute tasa ezartzeko prozesua, eta atzoko bileran soilik Erresuma Batuak, Luxenburgok, Maltak eta Txekiar Errepublikak jo zuten abstentziora.

Tobin tasa delakoarekin, urtean 55.000 milioi euro biltzea espero du Bruselak. Finantza instrumentu mota guztien transakzioetan %0,1 ordaindu beharko dute bankuek, deribatuetan izan ezik, horietan %0,01 ordaindu beharko baitute. Erresuma Batuak ez du tasarik izango, eta, hain justu, Londresen dago EBren finantza zentro handiena. Tobin tasak banka industriaren deslokalizazioa ekarriko lukeela uste du Londresek.

Bestalde, Jean-Claude Junckerrek eurotaldeko presidentetza utzi zuen atzo, eta Jeroen Dijsselbloem Herbehereetako Finantza ministro sozialdemokrata hautatu zuten haren ordez. Lehenengo aldiz, ez dute aho batez hautatu: kontrako boto bakarra Espainiarena izan zen. Luis De Guindos Ekonomia ministroaren ustez, Espainiak «behar baino ordezkaritza txikiagoa» dauka Europako erakundeetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna