Ezarian. Zientzia

Proposamen berria kate ebolutiborako

'Homo georgicus' duela bi milioi urtekoa dela diote, eta, hala, Afrikako lehen irtenaldia ere ordukoa dela proposatu dute, uste baino 200.000 urte lehenagokoa.

xabier martin
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Afrikan sortutako homo adarreko lehen banakoak (Homo habilis) duela bi milioi urte inguru atera ziren kontinentetik, eta Georgiara iritsi ziren. 1991z geroztik Dmanisiko aztarnategian aurkitutako fosilak, Homo georgicus direlakoak (Afrikako Homo habilis-en ahaideenak), ez dira duela 1,77 milioi urtekoak, orain arte uste zuten moduan, 200.000 urte lehenagokoak baizik. Halaxe dio Jordi Agustik, Dmanisiko aztarnategiaren inguruko ikerketa egin duenak. «Afrikako irtenaldi hori, lehen irtenaldia, uste genuen baino 200.000 urte lehenago gertatu zen, gizakien generoaren jatorriaren eremuan ia. Susmatzen zen halakorik lehendik ere, duela 1,8 milioi urte eguraldi baldintzak oso txarrak baitziren Afrikatik atera ahal izateko».

Teoria horrek aldaketa garrantzitsuak ekarriko lituzke kate ebolutiboan. Izan ere, ez litzateke Homo erectus mundua kolonizatu zuena, Afrikatik atera zen lehen homo-a alegia, baizik Homo georgicus edo, hobeto esanda, Homo habilis, Afrikan sortutako haren ahaide gertukoena. Batzuentzat zaila izango da teoria hori sinestea, Homo habilishomo-en multzoan kokatzea ere zalantzan jartzen baitute, australopithecus moten artean ikusten baitute egokiago.

Dmanisiko (Georgia, Kaukaso) aztarnategian ikerketa egin dutenen aburuz, ordea, Homo habilis duela bi milioi urte atera zen Afrikatik, eta Asian Homo georgicus-i eman zion bidea. Gero, Homo erectus bilakatu zen, eta Homo erectus Afrikara itzuli zen ondoren; Homo ergaster izena hartu zuen han, duela 1,6 milioi urte; baina espezie bera ziren ergaster eta erectus.

Hala ez bada, beste aukera da Homo habilis-engandik ergaster (Afrikan) eta erectus (Asian) sortu zirela pentsatzea, biak ere modu independentean. Horrek arazo ugari sortzen ditu, bistan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.