Ezarian. Zientzia

Proposamen berria kate ebolutiborako

'Homo georgicus' duela bi milioi urtekoa dela diote, eta, hala, Afrikako lehen irtenaldia ere ordukoa dela proposatu dute, uste baino 200.000 urte lehenagokoa.

X. Martin -

2011ko ekainak 9
Afrikan sortutako homo adarreko lehen banakoak (Homo habilis) duela bi milioi urte inguru atera ziren kontinentetik, eta Georgiara iritsi ziren. 1991z geroztik Dmanisiko aztarnategian aurkitutako fosilak, Homo georgicus direlakoak (Afrikako Homo habilis-en ahaideenak), ez dira duela 1,77 milioi urtekoak, orain arte uste zuten moduan, 200.000 urte lehenagokoak baizik. Halaxe dio Jordi Agustik, Dmanisiko aztarnategiaren inguruko ikerketa egin duenak. «Afrikako irtenaldi hori, lehen irtenaldia, uste genuen baino 200.000 urte lehenago gertatu zen, gizakien generoaren jatorriaren eremuan ia. Susmatzen zen halakorik lehendik ere, duela 1,8 milioi urte eguraldi baldintzak oso txarrak baitziren Afrikatik atera ahal izateko».

Teoria horrek aldaketa garrantzitsuak ekarriko lituzke kate ebolutiboan. Izan ere, ez litzateke Homo erectus mundua kolonizatu zuena, Afrikatik atera zen lehen homo-a alegia, baizik Homo georgicus edo, hobeto esanda, Homo habilis, Afrikan sortutako haren ahaide gertukoena. Batzuentzat zaila izango da teoria hori sinestea, Homo habilis homo-en multzoan kokatzea ere zalantzan jartzen baitute, australopithecus moten artean ikusten baitute egokiago.

Dmanisiko (Georgia, Kaukaso) aztarnategian ikerketa egin dutenen aburuz, ordea, Homo habilis duela bi milioi urte atera zen Afrikatik, eta Asian Homo georgicus-i eman zion bidea. Gero, Homo erectus bilakatu zen, eta Homo erectus Afrikara itzuli zen ondoren; Homo ergaster izena hartu zuen han, duela 1,6 milioi urte; baina espezie bera ziren ergaster eta erectus.

Hala ez bada, beste aukera da Homo habilis-engandik ergaster (Afrikan) eta erectus (Asian) sortu zirela pentsatzea, biak ere modu independentean. Horrek arazo ugari sortzen ditu, bistan da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna