Ustekabean galdu arren (25-23), Bera Berak lider jarraitzen du

Ezin izan dio irabazi Valentziari, azken sailkatuetako bati, eta orain puntu baten aldea du Elx-kin

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Bera Berak espero gabeko bizkarrekoa hartu zuen atzo Alequip Valentziaren aurka (25-23), ABF ligako 20. jardunaldiko partidan. Donostiako taldeak jaitsiera postuetatik aldentzeko lehian dagoen aurkari baten kontra galdu zuen. Estropezua larria da, baina ez erabakigarria, Bera Berak oraindik lehen postuan jarraitzen duelako. Hori bai, ezin du berriz ere kale egin, puntu baten aldea duelako bakarrik Elx-kin.

Bera Berak 42-23 irabazi zuen lehen itzulian, eta, bi taldeen artean sailkapenean zegoen aldea ikusita partida, erraza izango zela zirudien. Baina ez, Valentziak estu hartu zuen Donostiako taldea, eta hasi bezain laster erakutsi zion ez zela egun gozoa izango (6-2. min). Minutuek aurrera egin ahala, gainera, Valentziak aldeari eutsi egin zion (17-13. min).

Valentzia ez da garai bateko talde ia garaiezina, Europako txapeldun izan zen hura, baina jokalari onak ditu oraindik. Bigarren zatian Bera Berak aldea murriztu zuen (23-21, 50. min.), baina partida guztia atzetik egin ondoren ezin izan zion emaitzari buelta eman. Euskal taldeen jardunaldia etzi bukatuko da, Itxako eta Zuazoren arteko derbiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.