Martinez de Irujo sasoi puntu bikainean iritsi da buruz buruko txapelketara

Bi eskuekin bikain mugitu zuen pilota, eta tantoa zehatz bukatuz ez zion aukerarik eman Mikel Beroizi (22-6)

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Juan Martinez de Irujok 22-6 irabazi zion herenegun Mikel Beroizi, eta buruz buruko txapelketako finalerdietarako sailkatu zen zazpigarren aldiz bere ibilbidean. Iberokoak Bengoetxea VI.a izango du aurkari finalaren atarian.

Bere sasoiaren inguruko zalantzekin iritsi zen partidara Irujo, eta denak kolpetik argitu zituen. Hasieran baino ez zen oreka pixka bat egon (6-3), hortik aurrerakoetan irujo nagusi izan baitzen. Bi eskuekin ondo luzatu zuen pilota, eta trebe bukatu gero. Beroizek ez zuen erantzun, hein handi batean ezinean ibili zelako. Dena den, Uhartekoak pozik utzi dezake buruz burukoa, bi partida irabazi baitzituen aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.