Metroko 3. linea 308 milioi euro kostako da, aurreikusi baino bi aldiz gehiago

Erredakzioa
Bilbo
2013ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Bilboko Metroaren hirugarren linea eraikitzeko aurrekontua 154 milioi eurokoa zen hasiera batean, baina Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri duenez bikoitza kostatuko da: 308 milioi euro.

Ahaldun nagusiak azaldu du diputazioak obra finantziatuko duela, baina eraikuntza lanak Eusko Jaurlaritzari dagozkiola. Euskal Trenbidea Sarearen bitartez egin behar ditu. Diruaren erdia jarriko du diputazioak eta gainerakoa Jaurlaritzak. Bilbaok gogorarazi du diputazioak 11,5 milioi euro gehiago eman dituela aurten, Ā«lanak gelditu ez daitezenĀ».

Hirugarren lineak Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Uribarri eta Matiko auzoak lotuko ditu Bilboko erdialdearekin. Proiektua aurkeztu zutenean, 2013rako martxan egongo zela iragarri zuten. Baina atzerapen ugari izan dira, eta orain, 2017. urterako amaitzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.