Erreakzioak

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun

Maite Artetxe

Ikertzailea

«Niri oraindik ez dit eragin krisiak, abendura arte kontratua daukat eta. Gero, beste lan bat aurkitzeko zailtasun gehiago izango dut. Irakaskuntzan sartzeko asmoa banuen ere, murrizketekin zaila dago».

Mikel Pastor

Kazetaria

«Patronalak esan du erreforma ona dela, eta gobernuak hori egin du, betiere langile eta gazteen kontra. Orain lana badaukat, baina gaztea naizenez, kanporatzeko erraztasun gehiago edukiko dituzte».

Gracia Oceja

Landako erakustazokako langilea

«Erreformarekin betebehar gehiago eta eskubide gutxiago izango ditugu. Adibidez: soldata jaisteko aukera edukiko dute. Hau hasiera baino ez da, bukaerarik ez da ikusten, ez dakigu nolakoa izango den».

Juan Arrizabalaga

Berebil industriako langilea

«Guk lana badaukagu, baina baldintzek okerrera egingo dute. Lantegira joateko autobusa eta orain arte doakoa zen bazkaria kenduko dizkigute. Horrekin batera, enpresak malgutasun handiagoa izango du».

Natalia Perez

Saltzailea

«Lanordu eta soldata gutxiago ordaintzeko modua izango dute. Gainera, gure sektorean lan egiten dugun gehienok emakumeak garenez, haurdunaldi eta amatasun baimena eskatzean ere eragingo digu».

Luis Angel Hurtado

Erretiratua

«Semeak ditudanez, normala da haien etorkizunak kezka eragitea. Aurrerantzean, lan eskasia nagusituko da. Horrekin batera, ziurtasunik eza eta egundoko menpekotasuna ere igarriko dira».

Elisabeth Maneros

Erretiratua

«Nik uste dut erreformak sektore guztiei eragingo diela. Erretiratuen bidaietan eta osasun arloan murrizketa gehiago egongo dira. Soldatan eta pentsioan ere nabarituko da, %1 igotzeaez da ezer».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.