Frantziako Poliziak ustezko bi etakide atxilotu ditu, kontrol batean

Armatuta zeudela zabaldu dute berri agentziek, eta atxilotuetako bat Andoni Lariz dela

Agentziak
Paris
2013ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Ustezko bi etakide atxilotu zituen Frantziako Poliziak, atzo. Espainiako berri agentziek jakitera eman dutenez, La Nievre departamentuko hiriburu Nevers inguruko errepide batean atxilotu zituzten, 17:30 aldera, kontrol batean. Iturri horien arabera, gutxienez pistola bat zeukaten. Polizia iturriak aipatuz, agentziek diote atxilotuetako bat Andoni Lariz Bustindui dela.

Gertatutakoaren inguruan informazio nahasia dago. Iturri batzuen arabera, ustezko etakideek ihesari eman zioten kontrolean gelditzeko agindu zietenean. Harrapatu egin zituzten, eta biek ETAko kide zirela esan zuten. Beste iturri batzuen arabera, ordea, ez zioten ihesari eman, eta bien artean gazteleraz ari zirelako ondorioztatu zuen Poliziak ETAko kideak direla.

Frantziako Barne ministro Manuel Vallsek kargua hartu orduko ohartarazi zuen ez zuela etsiko ETAk kideak atxilotu gabe. Aurtengo aurreneko atxilotuak dira, eta iaz 19 lagun atxilotu zituzten.

Espainiako Auzitegi Nazionalak, berriz, Kristina Goirizelaia espetxeratzeko agindu zuen atzo. Frantziak herenegun utzi zuen Espainiaren esku, denbora baterako, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. ETAko kide izatea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.