Noiz sortua: 2013-10-03 00:30:00

Herrira-ren kontrako polizia operazioa

Bihar eguerdian lantoki aurrean protestatzeko deia

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek plazetan eta lantegietan biltzeko proposatu dute
Bilbon sindikatuetako ordezkariek emandako prentsaurrekoa
Bilbon sindikatuetako ordezkariek emandako prentsaurrekoa LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2013ko urriak 3

Herrira-ren aurkako polizia operazioa «Euskal Herriaren kontrako erasoa» dela argi du Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak. Helburua «konponbiderako prozesua baldintzatzea, oztopatzea» dela dio Adolfo Muñoz ELAren buruak. Eta horri aurre egin behar zaiola, horretan bat egiten dute biek. «Langileak, herria» mobilizatzeko premia azaldu dute: «Instituzioek ekartzen ez dituzten irtenbideak eskatzera atera behar dugu kalera» esan du Etxaidek. Muñozen hitzetan, «herriak» hartu behar du oztopoei aurre egin eta konponbidea bultzatzeko protagonismoa. Hausnarketa hori eginda, bihar eguerdian kalera ateratzeko deia egin diote langile klaseari zortzi sindikaturen izenean: 12:00etatik 12:30era bitartean lantokien zein udaletxeen kanpoaldean bilkurak egiteko deia.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek egin dute biharko elkarretaratzeetan parte hartzeko eskaera. Ordezkaritza batek egin du deialdia hedabideen aurrean, Herrira-ren elastikoak soinean dituztela. «Herrira defendatzen dugu», esan du Muñozek. «Ontzat ematen dugu haren lana». Areago, presoen korapiloa oraindik askatu gabe dagoela ohartarazi du, eta konponbiderako ezinbestekoa izango dela horri heltzea. «Guk ez dugu sufrimendurik nahi ez guretzat ez inorentzat. Horrela pentsatzen duten guztiei eskatzen diegu, mesedez, ostiraleko bilkuretan eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko».

Etxaidek plazaratutako irakurketaren arabera, «presoen eskubideen aldeko borroka kriminalizatuta, presoak bakarrik uztea» nahi du Espainiakok Gobernuak, «horrela urratu ahalko zaizkielako eskubideak». LABeko buruaren hitzetan, «beti egin nahi izan du hori», baina ez du lortu, eta aurrerantzean ere ez du lortuko.

Muñozen hitzetan, «Espainia kaos batean sartuta» dago, eta «agenda mediatikoa baldintzatzea» erabaki du. Hor kokatu du polizia operazioa

Mobilizaziorako deia egin duten sei sindikatuek aitortu dute Herrira-rekin harremanak dituztela; presoen eskubideen aldeko elkarlanean aritu direla harekin. Eta lan horretan segituko dutela agindu dute, gainera.

CCOOk ere baditu harremanak polizia operazioaren jomuga izan den mugimenduarekin, eta «kezka» azaldu du asteleheneko atxiloketengatik. «Normalizazioaren aurkako bidean doaz». Herrira-rekin izandako «harreman normalizatua» espetxe politika aldatzeari begirakoa izan dela azaldu du; «Parot doktrinari edo presoak gerturatzeari begirakoa, bake eta normalizazioa egonkortzeko helburuarekin».

CNT eta CCOO ere Bilbora

CCOOk «errefusatu» egin du, hortaz, Herrira-ren aurkako operazioa. Hala ere, dozenaka eragilek deituta larunbatetan Bilbon egingo den manifestaziorako deia egiteko manifestuaren puntu batzuekin ez du bat egiten CCOOk. Hori dela eta, ez duela deialdia bere egin azaldu du, baina, hala ere, CCOOko hainbat kide manifestazioan izango direla ziurtatu du, sindikatuak «espetxe politikan» aldaketak egin daitezela aldarrikatzen duelako, normalizazioa, bakegintza eta elkarbizitzarako bidean aurrera egin dadin.

CNTk, berriz, Bilboko manifestazioarekin bat egin, eta bere militanteak parte hartzera deitzea erabaki du. «Espainiako Gobernuaren ekintza errepresibo honi aurre egiteko, preso guztien eskubideak aldarrikatzen ditugu, eta eskubide zibilen kontrako gehiegikeria berri honen biktimak berehala askatzeko exijitzen dugu».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 27an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hemeretzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bederatzi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.812 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.034 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Dozenaka lagun ogi pusketa bat eskuratu nahian, Ammanen. ©ANDRE PAIN / EFE

Pandemiak Ekialde Hurbileko eta Afrika iparraldeko elikagai krisia areagotu du

Berria

NBEren menpeko hainbat erakundek ohar bateratu bat kaleratu dute. Elikagaien hornidura kateetan izaten ari den eragina «kritikoa» dela adierazi dute. Lurralde horietako herritarrek jasan dituzte, erakundeen esanetan, pandemiaren ondoriorik gogorrenak.

Segurtasun indarretako agenteak gizon bati tenperatura hartzen, Brasilen. ©ANTONIO LACERDA / EFE

Amerika, pandemiaren epizentroa

Jone Bastida Alzuru

Latinoamerikan atzematen dituzte eguneko positibo berri gehien. OPS kezkatuta agertu da Brasilen, Peruren eta Txileren egoerarekin

Bidaiariak Valentziako aireportura iristen. ©MANUEL BRUQUE / EFE

Itzulerarako itxaronaldi luzea

Iñigo Satrustegi

Asko dira larrialdi egoera ezarri zenetik atzerritik Euskal Herrira bueltatu diren euskal herritarrak. Beste hainbat, berriz, atzerrian harrapatuta daude oraindik ere, bi hilabeteren ondoren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna