Irakurketa propioak

2013ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
ARRATE MARDARAS Idazlea

«Joseba dago liburu horretan. Poesia liburua izateko ez da laburra, asko du irakurtzeko, eta oso gustura irakurtzen da. Gaurkotu egin du ortografia orain, baina bada beste aldaketarik ere. Damuaren pelikulaz izeneko poema, adibidez, luzatu egin du, eta atentzioa eman dit. Damuarik ez deitzen zen, eta orain Damuaren pelikulaz. Gaur egunera ekarri du poema. Oso poema modernoa da, gaur-gaurkoa. Eta, oro har, bere sinadura oso ona iruditu zait beti».

IGOR ELORTZA Bertsolaria

«Oso poesia zuzena da. Poema asko euskal gatazkari buruzkoak dira, eta badago poema inpaktante bat baino gehiago. Prosan ere erakutsi izan duen ironiarako joera ere bai. Niri iltzatuta geratu zitzaidan poemetariko bat Linguae Vasconum Primitiae da. Eta poesia zuzen egite horrek, gainera, azaltzen du zergatik izan den hain musikatua».

LEIRE BILBAO Idazlea

«Asko laztandu dudan liburua da. Hamazazpi urte nituenean erosi nuen. Durangoko Azokara joan nintzen, eta diru guztia liburu horrekin joan zitzaidan, baina oso inbertsio ona izan zen, asko erabili dudalako. 18 urteren ondoren irakurtzean, ulertu dut zer zuen liburu hark 17 urterekin hain erakargarri egin zitzaidana. Niri asko eragin dit».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.