Alexander Paynek 'Nebraska' film berria aurkeztu du Cannesen

Zuri-beltzean filmatutako lana da, eta oso harrera ona egin diote sail ofizialean eman ondoren

Agentziak
Cannes
2013ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Cannesko zinema jaialdian zuri-beltzean grabatutako lan berria aurkeztu zuen atzo Alexander Payne zinemagile estatubatuarrak: Nebraska. Joan den barikuan bukatu zuten filma muntatzen, jaialdian aurkezteko.

Bruce Dern, June Squibb eta Will Forte aktoreek hartu dute parte, besteren artean. Filma loteria irabazi duela sinetsita dagoen gizon zahar bati buruzkoa da. Hori dela eta, semeak Montanatik Nebraskara 1.450 kilometroko bidaia egiten laguntzen dio. Zuzendariak azaldu duenez, duela bederatzi urte iritsi zen gidoia bere eskuetara. «Daukan begirada malenkoniatsua da erakarri ninduena», azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.