Itoizko urtegia-Nafarroako ubidea proiektuaren zenbakiak agerian

2013ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
AZPIEGITURAK KOLOKAN

•Aurrekontuak. Hasieran iragarritako aurrekontuak txiki gelditu ziren Itoizko urtegia-Nafarroako ubidea azpiegiturari dagokionez. Rosario Brinquisek 30 urteko eperako azterketa egin du, eta, horren arabera, urtegia eta ubidearen lehen fasea kontuan hartuta, 1.359 milioi eurokoa izan da eraikuntza lanak egiteko inbertsioa; hau da, proiektu osoa eraikitzeko —bigarrean fasea barne— 1988an eman zuten aurrekontuaren antzekoa. Aurrekontu osoa 1.388koa zen, 1988 hartan errandakoaren arabera. Egindako inbertsio horretako 625 milioi euro urtegiari dagozkio; 594,5 milioi euro, ubidearen lehen faseari; eta 383,7 milioi euro, berriz, lehen fase horretako ureztatzeko eremuari.

•Ekoizpena. Datuek agerian uzten dutenez, Itoizko urtegia-Nafarroako ubidea azpiegiturak kostuak berreskuratzeko gaitasun mugatua duela. Izan ere, kostuen %27 berreskuratzeko gaitasuna baino ez du proiektuak, lehen fasea kontuan hartuta. Bigarrenarekin puntu bakarra eginen luke gora kopuruak. Ekoizpen gordina, 30 urtera, 1.296 milioi eurokoa izanen litzateke, Brinquisen txostenaren arabera. Datu horiek agerian uzten dute Itoizko urtegia-Nafarroako ubidea binomioa ez dela Nafarroako gizartearentzat batere errentagarria.

•Lanpostuak. Esparru horretan ere Nafarroako Gobernuak iragarritakoa ez da betetzen. Ikerketaren arabera, binomioak 227 lanpostu izanen lituzke urtean, lehen fasearekin.

•Ur horniketa. Itoizko urtegiaren helburua omen da Iruñerriko ur horniketa bermatzea. Horretarako 60 hm kuboko kopurua gorde da, urtean. Egun, ordea, ur horniketarako erabilerak murritzak dira, 3 hektometro kubo inguruko kontsumoarekin, urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.