Albistea entzun

Literatura

'TATXATUAREN AZPIKO NAZIOAZ'

Nazioaren dekonstrukziorantz

Beñat Sarasola -

2011ko martxoak 13

Egilea: Ibai Atutxa.

Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

Azken boladan, euskal literaturan, saiogintzak aurrerapauso nabarmenak egin dituela aski onartua dago dagoeneko. Horien artean, badago lerro kritiko bat indar berezia hartu duena eta abertzaletasun esentzialistaren kritika gisa defini daitekeena. Beren arteko ezberdintasunak ezberdintasun, Santi Leone, Imanol Galfarsoro edo Andoni Olariagaren idazkiak, nahiz Joxe Azurmendiren pentsamenduaren aldarrikapena ildo horretan koka daitezkeela esango nuke. Adierazgarria da, halaber, ugaritasun horretan, saiogileetako asko figura nahiko berriak direla euskal letretan, eta aire berria ekarri dizkiotela. Ezbairik gabe, multzo horretan kokatuko nuke Ibai Atuxa.

Euskal abertzaletasunean gorpuztutako nazioaren ideiaren kritika da funtsean Tatxatuaren azpiko nazioaz: Euskal nortasunaren errepresentazioei buruzko azterketa Itxaro Bordaren eta hertzainaken (sic) punk musikan. Lana bi atal handitan banatua dagoela esan daiteke. Lehenengoan —liburuko 2. eta 3. kapituluetan—, nazioaren errepresentazio moderno-esentzialistaren genealogia deskribatzen da, Sabino Aranaren eta Jorge Oteizaren testu banatan oinarrituta batez ere. Bigarrenean —liburuko 4., 5. eta 6. kapituluak—, aurreko ikuspuntuari kontrajarria-edo (ez zehazki kontrajarria, dena den), nazioaren errepresentazio antiesentzialista bateranzko zenbait norabide azaltzen zaizkigu; nagusiki, Itxaro Bordaren literatura eta Hertzainak rock taldearen musika. Auzia ez da nolanahikoa; giltza, nazioaren ikuskera esentzialista-klientelistari kritika egitea baita, baina antinazionalismo edo negazionismo arruntean (Jon Juaristi, Fernando Savater, eta abarrenean) erori gabe. Horretarako, aparatu kritiko aberatsa darabil Atutxak, baina horien artean postestrukturalismoak garrantzi berezia hartzen du arazo hori saihesteko ahaleginean. Horrela ulertu behar da, hain zuzen, tituluko tatxadura bera: nazioa kontzeptua erabiltzen jarraitu baina bere karga metafisiko guztiaz biluztuta.

Dagoeneko bat baino gehiago jabetuko zen gisara, eztabaida aski konplexu eta teknikoa da, nahiz eta egun jokoan dauden auzi politiko eta kultural ugariren muinean dagoen arazoa izan. Dudarik gabe, lengoaia kritiko-akademikoarekin zaildutako irakurleentzako liburua da batez ere. Egiatan, lan akademiko batean oinarritutako testua baita.

Hertzainak taldea eta, batez ere, Drogak A.E.K-n kantua aztertzen duen zati egin zait niri interesgarrien. Errepresentazio modernoen zatia puntu askotan presakakoegia iruditu zait, gauza gehiegi biltzen direla horietako bakoitza sobera garatu gabe. Aski interesgarria da hainbat gogoetabide erabiltzea, baina collage gisako idazketa horrek ere arriskuak ditu, eta nago puntu horretan ezin izan dituela guztiz ekidin. Itxaro Bordarenari dagokionez, neurri batean Joseba Gabilondok jorratua du dagoeneko Atutxak egindako bidea —berrikuntzak badauden arren, esaterako, Judith Butlerren ideietatik ateratako zenbait ondorio— eta zalantza egin dut halako gai batentzat ez ote den egokiena %100 Basque liburua aztertzea.

Esan dugu ez dela, duen konplexutasun teorikoa dela medio, liburu erraza irakurtzen. Idazkerak ere ez du ziur asko sobera laguntzen, zenbait kalkoren errepikapen (gisa) eta egitura traketsengatik batez ere. Edizioa beraren modura: aipatutako azpitituluko akatsaz aparte, oin-ohar batzuk ere ez datoz zenbakiarekin bat. Nolanahi den, hasieran esandakoarekin amaitu nahiko nuke, eta Tatxatuaren azpiko nazioaz abertzaletasunaren nozio esentzialista eta kontserbadoreei eginiko kritikarako ekarpen bikaina dela azpimarratu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bazka musika taldeko kideak: ezkerretik eskuinera, Erik Berganza baxu jotzailea, Fer Apoa abeslaria, Hogei Esteban gitarrista, Txomin Urriza gitarrista eta Galder Izagirre bateria jotzailea. ©GALDER IZAGIRRE

Bederatzi dantza, baso ilunean

Miren Mujika Telleria

Bazka taldeak lehen diskoa ondu du: 'Basoaren ilunean dantza'. Poesia egin dute bederatzi doinu bortitzen gainean, eta horien bidez adierazi dituzte gaur egungo gizarteak eragindako zenbait zauri

Atzo arratsaldean egin zuten opera antzeztuaren entsegua. Irudian, entsegatzen. ©ANDONI CANELLADA/ FOKU

Euskal erako Donizetti bat

Leire Perlines Apalategi

Gaetano Donizettiren 'La Fille du Régiment' egokitu bat taularatuko dute bihar Kursaalean. Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga lehen aldiz ariko dira elkarrekin oholtzan

Carmen Alba, Joaquin Calderon eta Paz Fernandez, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian

Itsaso Jauregi

Datorren astean izango da festibala, abuztuaren 17tik 20ra. Antzerki Eskolan, Kondestablearen jauregian eta katedralean emango dituzte filmak

Miren Iriarte, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Miren Iriarte itzultzailea hil da

Ainhoa Sarasola

Elena Ferranteri eta Fleur Jaeggyri lan bana ekarri zien euskarara, baita euskarazko hainbat lanen gaztelerazko itzulpenak eman ere. Senide eta lagunek gaur eman diote azken agurra, Iruñeko hilerrian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.