Gari, Mursego eta MobyDick ariko dira Paperezko Kontzertuetan

Fermin Etxegoien kazetariak dinamizatuko ditu Zarauzko Garoa liburu dendan egingo diren kontzertuak

Erredakzioa
Donostia
2014ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Zarauzko Garoa liburu dendak (Gipuzkoa) jarraipena emango dio Paperezko Kontzertuak egitasmoari, eta otsaila eta apirila bitartean hiru emanaldi-solasaldi eskainiko ditu. Otsailaren 16an, Gari izango liburu dendan; martxoaren 9an, Mursego, eta apirilaren 27an, MobyDick. Hiru saioetan Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak egingo ditu moderatzaile eta dinamizatzaile lanak.

Udazkenean abiatu zen Paperezko Kontzertuak egitasmoa, eta orduz geroztik hiru kontzertu-solasaldi egin dituzte, Anari, Audience eta Bide Ertzean-ekin, hurrenez hurren. Jon Eskisabel kazetariak gidatu zituen saioak, eta horietako bakoitzean artistek, liburu bat aukeratzeaz gain, bost bat kantu jo zituzten.

Aurrerantzean ere asmoa berbera izango da. Aretoa —denda— txikia denez, berrogei bat lagun baino ez dira sartzen, eta bonuak jarri dituzte salgai hiru kontzertuetarako, 30 eurotan.

Kontzertuak bideoan filmatzen dituzte, eta ondoren Zuzeu.com atariak eskaintzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.