Ordiziak nagusitasunez irabazi du derbia (42-24)

Hernani baino gehiago izan da, eta bi taldeek lortu dute erasoko puntua; Getxok 25-3 galdu du Valladoliden

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ordiziak ez zuen ustekabekorik ametitu Altamiran, eta atzo nagusitasunez irabazi zuen Hernaniren aurkako derbia (42-24). Gipuzkoako bi taldeek ligako 3. jardunaldiko partida jokatu zuten, eta ez zen oreka handirik egon. Ordiziak berehala ireki zuen tartea (20-0, 18. min.), eta ondo kudeatu zuen aldea (42-12. 68. min.). Etxekoek bost entsegu lortu zituzten; Hernanik, berriz, lau, bi azken lau minutuetan, eta, beraz, bi taldeek lortu zuten erasoko puntua.

Getxok ere atzo jokatu zuen, eta 25-3 galdu zuen VRACen aurka, Valladoliden. Getxok ia lehen zati osoan eutsi zion orekari (6-3, 38. min.), baina etxekoak aurretik iritsi ziren atsedenaldira (11-3), eta bigarren zatian aldea handitu egin zuten. Gernikak gaur jokatuko du, etxean (12:00), Ciencias Sevillako taldearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.