Noiz sortua: 2011-06-22 00:30:00

Zinema. Estreinaldiak

Maiterreak eta zalantzak

Aktore gazte eta ezagunak dira Massy Tadjedinen lehen pelikulako protagonistak
Keira Knightley eta Guillaume Canet aktoreak, <em>Last Night</em> filmean.
Keira Knightley eta Guillaume Canet aktoreak, Last Night filmean. - / BERRIA

G. Agote -

2011ko ekainak 22

Onenak ez dira, mediatikoenak beharbada bai. Massy Tadjedin zuzendariak gaur egun dauden aktorerik ezagunenetako batzuk elkartu ditu Last Night pelikulan. Horien artean, dagoeneko bere maila erakutsi duen Keira Knightley dago. Karibeko piratek ospea eman badiote ere, askoz ere lan txukunagoak egin ditu ingelesak; horien artean, Atonement (Joe Wright, 2007) edo Never let me go (Mark Romanek, 2010) filmetan.

Knightleyrekin batera, aldizkarietako azaletan askotan agertzen diren beste bi aktore gazte: Sam Worthington eta Eva Mendes. Lehenak Avatar-ekin (James Cameron, 2009) izan zuen bere bizitzako aukera. Eta bigarrenak, berriz, oso pelikula komertzial kaskartxoak eta kalitatezko zuzendariekin egindako lanak —Werner Herzog, James Gray...— uztartu ditu. Laukotearen laugarren osagaia ezezagunagoa da Hollywoodeko mundu arrosan: Guillaume Canet aktore eta zuzendaria da. Dena den, frantziarrak dezenteko arrakasta lortu du bere azken pelikularekin, Les petits mouchoirs.

Amodioa eta harekin lotutako jeloskortasunak eta traizioa dira Last Night-en protagonista nagusiak. Itxuraz, Joanna eta Michael senar-emazteei dena ongi doakie. Baina senarrak New Yorkera lan-bidaia bat egin beharko du, eta hortik aurrera harremana dezente zailduko da.

Batetik, Joanna jeloskor sentitzen hasiko da, Michael New Yorkera lankidearekin joan delako eta uste duelako haien artean badela zerbait. Bien bitartean, Joannak bere maitale ohi batekin, Alexekin, eginen du topo berriro ere; horrek bere egoeraren inguruan dituen zalantzak areagotuko dizkio.

Honakoa Massy Tadjedinek zuzendu duen lehen film luzea da. Orain arte gidoilari lanetan aritu da jatorri irandarra duen zinemagilea. Besteak beste, The Jacket (John Maybury, 2005) pelikula idatzi zuen; horretan, Keira Knightley bera izan zen protagonista.

'LAST KNIGHT'

Zuzendaria: Massy Tadjedin.

Aktoreak: Keira Knightley, Sam Worthington, Eva Mendes.

Herrialdea: AEB.

Urtea: 2010.

Iraupena: 92 minutu.

Estreinaldia: Etzi estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. Nafarroan elkarte gastronomikoak irekiko dituzte, baina tabernetako barrek itxita jarraituko dute. Jaurlaritzak bihar emango ditu hirugarren faseari buruzko azalpenak.

Arroabeko haur eskola, artxiboko irudi batean ©urola kostako hitza

Partzuergoko haur eskolak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete sindikatuei

Irati Urdalleta Lete

LABek plantorako deia egingo du, «prebentzio plan egokia» adostu ezean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna