Mattin omenduko dute bihar Ahetzen, hil zela 30 urte bete direla eta

Erredakzioa
Baiona
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Hil honetan beteko dira 30 urte Mattin Treku bertsolari lapurtarra hil zela. Urteurrenaren harira, omenaldia prestatu diote biharko sorterrian, Ahetzen. Herriko etxeak antolatu du ekitaldia, Euskal Kultur Erakundearen eta Bertsularien Lagunak elkartearen parte hartzearekin.

10:00etako mezaren ostean, Mattinen oroitarriaren aitzinean Agur Jaunak abestuko dute. Ahetzeko auzapezaren eta Joxe Mari Iriondo kazetariaren hitzen ondotik, Mattinen omenezko plaka bat jarriko dute. Aurreskua eta Txomin Ezpondaren hainbat bertso izango dira jarraian, eta aperitifa herriko plazan. Donapaleuko gaiteroak eta Mattin eta Xalbadorren itxurako erraldoiak ere herrian ibiliko dira. Bazkaria egingo dute gero Hiriartea ostatuan, eta bertso saioa eskolan, 16:00etan. Mixel Aire Xalbador, Odei Barroso, Ekhi Erramundegi, Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano eta Patxi Iriart ariko dira kantuan, eta Joana Itzaina gai-jartzaile lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.