Joxe Mari Beristain aske utzi du Madrilek, 'Parot doktrina' kenduta

EAk Guardia Zibila salatuko du, Herrira-ren kontrako operazioan bere egoitzara sartu zirelako

Erredakzioa
2013ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Joxe Mari Beristain euskal presoa aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, horrenbestez, 61 dira Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina atzerako eraginez aplikatzea legez kanpokoa dela esan ostean,aske utzi dituzten euskal presoak. 24 urtez preso egon ostean, Puerto III espetxetik ateratzekoa zen atzo Beristain.

Josefa Rodriguez Porca Exercito Guerrilleiro do Povo Galegoko presoa ere aske uztea erabaki zuen auzitegi berak atzo. Gainera, Joseba Muñoz de Vivarri espetxetik ateratzeko eguna abenduaren 25era aurreratu diote.

Biktima elkarte batzuk ez daude konforme Espainiako Auzitegiak Estrasburgoren erabakia aplikatu eta doktrina jarrita preso zituztenak aske uzten ari delako. Hala, kaleratze horiei guztiei helegiteak jartzeko eskatu dio Covite elkarteak Eduardo Torres Dulceri, Espainiako Fiskal nagusiari. Consuelo Ordoñez elkarteko presidenteak gogora ekarri zuen Auzitegi Gorenak esan zuela Auzitegi Nazionalaren erabakiekin konforme ez zegoenak Gorenean kasazio helegiteak jartzeko aukera duela. Helegite horiek ez jartzea aurpegiratu dio Ordoñezek fiskal nagusiari.

Doktrina kenduta espetxetik ateratzen ari diren presoei herrietan egiten zaizkien harrerek harrotutako hautsak ez dira baretu. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak hitz egin zuen atzo gaiari buruz, besteak beste, eta esan zuen «harrerak» eta «omenaldiak» bereizi egin behar direla. Egunotan gertatzen ari direnak «harrerak» direla azpimarratu zuen, eta haietako batzuk «beroak» izaten ari direla gaineratu. Hala ere, harrerak direla azpimarratu zuen, eta ez omenaldiak.

Bestalde, EAk atzo jakinarazi zuen Guardia Zibilaren kontra salaketa jarriko duela gaur, irailean Herrira mugimenduaren kontrako polizia operazioa egiten ari zirenean EAren egoitzara sartu zirelako.

Herrira-ren egoitzaren etxepe berean dago EArena ere, eta «deskuidoz» sartu zirela esan zuten. Hala ere, tokia arakatu egin zutela salatu zuen EAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.