Kritika. Opera

Baleko hasiera

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
'Simon Boccanegra'

Egilea: Giuseppe Verdi. Musika zuzendaria: Donato Renzetti.

Lekua: Euskalduna jauregia (Bilbo).

Eguna: irailak 24.

Tradizioaren bidetik abiatu da, berriro ere, OLBEren 60. denboraldiaren lehenengo opera. Izan ere, Hugo de Ana registak errespetu handiz hartu du Verdiren Simone Boccanegra, eta neurrizko kutxa ilun eta dotorean sartu ditu libreto nahaspilatua eta pasabidean dagoen partitura. Horretarako, ezker-eskuinetara eta haien inguruan jiratzen zituzten ateek eta bolumenek balio zuten drama musikalean jartzeko arreta guztia. Kontuan hartzekoak izan dira eszena koral harrigarriak ere, panel mugikorren aurpegi batean azaltzen ziren erdi erliebe erlijiozkoak —hipostasia eta horror vacui zeuzkatenak—, baita sasoiko jantzi politak ere. Baina zuzendaritza eskasa sumatu dugu aktoreen gainean, beharbada.

Abeslarien taldean, George Gagnitze baritonoak zuzentasuna eta ziurtasuna azaldu zituen Duxen rolean. Ez du bolumen handirik, baina kolorea eta entrega bai, ezbairik gabe. Gure Ainhoa Artetak, berriz, bolumena, teknika eta lanaren aldetik soberan izan zituen. Baina ez genuen ikusi eroso Amelia pertsonaiak eskatzen zuen lerro kantu erromantikoan. Beste aldetik, Stefano Seco tenorrak ahots polit eta ausarta haizeratu zuen Ameliaren senargaiaren rolean. Orlin Anastasof baxuak Fiesco sinesgarria margotu zuen, eder, erdi eta grabeetan; irregular, ordea, goi pasarteetan. Pena izan da Simone Piazzola baritonoaren ahots biribila gehiago ez entzutea Paoloren rol laburrean. Gainontzeko abeslariek ondo bete zituzten haien particela laburrak.

Asko gustatu zaigu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren joaldi indartsua eta verdiarra Donato Renzetti maisuaren eskuetan. Bilboko Operaren Abesbatzak, desadostasun batzuk salbu, aise egin zuen partitura, Boris Dujin-en zuzendaritzapean. Agian,hobeto emakumeak gizonak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.