Egoeraren gakoak

2014ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
1PSOE-PSN. 2007ko abuztuan gertatu bezala, Ferrazek du azken hitza. PSN ahalegintzen ari da Alfredo Perez Rubalcaba konbentzitzen. Ikerketa batzordearen zortzi ondorioak oinarri hartuta, zentsura mozioak babesteko zenbait formula erabil ditzake. Erabaki horrek PSNren geroa baldintzatuko du. Bestalde, PSOEk ere asko du jokoan Europako Legebiltzarreko bozetan, eta eskuin mediatikoak Nafarroako auzia erabiltzea eragotzi nahi du.

2UPN. Bi aste gogorrak izan dira, eta UPNko liderra orain erosoago dago. Barcinak badaki aukerak badituela PSOEk zentsura mozioa ez babesteko. Kasu horretan, UPN barruko kritikak isilaraziko lituzke. Bestela ere badaki EH Bilduren mamua astintzea erabakigarri izango dela bozei begira.

3EH Bildu-Geroa Bai-Ezkerra. Erabakiak ez daude haien esku orain. Duela hiru astekoarekin alderatuta, egoera argitu zaie. Bozak ez badaude, PSN giltzarri ez den hipotesi batean oinarritu beharko du alternatiba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.