Euskal zinemagile esanguratsuenak, udako ikastaroetan

'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' kongresua egingo da Donostian uztailaren 2tik 4ra

Erredakzioa
Donostia
2014ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Euskadiko Filmategiak sustatuta, Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi kongresua egingo da Donostiako Miramar jauregian, uztailaren 2tik 4ra, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 33. Udako Ikastaroen barnean. Eta hiru egun horietan ondorengo zuzendariak Donostiara bilduko direla ziurtatu dute Euskadiko Filmategiko ordezkariek: Montxo Armendariz, Ana Diez, Victor Erize, Pedro Olea, Imanol Uribe, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Kalparsoro, Julio Medem, Helena Taberna, Enrique Urbizu, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Kobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera eta Pablo Malo. «Ezin da ukatu dauden guztiak badirela, nahiz eta ezin izan ditugun gonbidatu diren guztiak».

Filmategiko arduradunen iritziz, kongresuak aukera bikaina emango du zinemagileekin berekin haien ibilbideaz hausnartzeko, eta baita euskal zinemagintzaren hainbat arlo aztertzeko ere: «Historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko eztabaidak, nazioartekotasuna, Kimuak programaren garrantzia, Donostiako Zinemaldiarena, abangoardiak...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.