Hizpideak

Estres linguistikoa

Jon Ordoñez Garmendia -

2014ko maiatzak 8
Hau Espainia da, eta espainolez hitz egin behar da». Konplexurik gabe, Renfeko geltoki bateko zaintzaile batek harrokeria eta maltzurkeria horrekin hitz egin zien maiatzaren 1ean trenetik jaitsi ziren bi laguni, Gipuzkoako herri batean, txartela non erosi behar zuten galdetu ziotenean —trena hartu zuten herrian ez dago zerbitzu hori eta helmugan eskatu zizkien—. Eztabaida konpontzeko edo, ertzain talde ia erabat erdalduna joan zen gero, erdaraz.

Adibide bat da, benetakoa. Baina hainbat gatazkatan intentsitate desberdinetako indarkeriaz edo diskriminazioaz hitz egiten den bezala, euskararen zapalkuntzaz ari garenean intentsitate gutxiko zapalketaz hitz egin behar da. Izan ere, gauza bat da Euskalerria irratiaren lizentziaren auzia edo kontratazioetan hizkuntz irizpideak ezartzearena. Baina horiek bezain larriak dira, edo larriagoak, egunero errepikatzen diren kasuak, izan Iruñean, Hendaian edo Ordizian, euskalduna deseroso sentiarazten dutenak.

Eta erakundeak, atzetik, Behatokiak dioen moduan. Kontra ez datozenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna