Hizpideak

'Quosque tandem?'

Jakes Goikoetxea -

2013ko urriak 2
Noiz arte? Gehiegitan egin diogu galdera hori geure buruari, erraiak astindu dizkiguten gertaerak izan direnean. Izan atentatuak, izan bultzada politikoa daukaten polizia operazioak. Horixe bera galdetu genion geure buruari Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean eta hamar lagun atxilotu zituztenean. Hitz egin genuen horrelako operazioak eragozteko neurriak hartu beharraz, Madrilgo agindu politiko-judizialei aurre egiteko harresi instituzional-herritarra eraiki beharraz; baina hamar urte geroago, batzuek lehengo lepotik dute burua, eta orduko hitzak dauzkate ahoan. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak urratsak egiteko eskatu die ETAri eta Espainiako Gobernuari. EAJk, nonbait, ez dauka ardurarik eta ez du urratsik egin behar. Egia esan, urrats batzuk egin ditu: PSE-EErekin izatezko bikotea osatu du, eta herenegun ertzainak bidali zituen guardia zibilak babestera eta herritarrak jipoitzera —tartean senatari bat—. Eta Ortuzarrek ¬ębiktimista¬Ľ deitu dio ezker abertzaleari, Ertzaintzaren kolpeak jaso dituenari. Quosque tandem?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna