Hizpideak

Erantzuteko moduak

Gurutze Izagirre -

2013ko urriak 6
Ez da kasualitatea Enrique Rodriguez Galindo orain aske uztea. Datozen egunetan hedabideetako lehen tituluetara igaroko da urriaren 15arekin duela 30 urte GALek Lasa eta Zabala desagerrarazi zituela. Ekintzetan lehena izan zen, ez azkena. Baina epaiketara iritsi eta zigorrak izan zituen bakanetakoa. Galindo 75 urtera zigortu zuen Gorenak, Lasa eta Zabala bahitu eta hiltzea egotzita. 2000n sartu zuten preso, 2004tik hirugarren graduan zegoen, eta orain aske utzi dute. Bi hilketagatik bina urte pasatu ditu espetxean. Galindo ez da lehena, baina kargudun publiko batek diru publikoarekin halakoak egin, eta zigorrek zein bide egin duten berriz ikusteak ez du eredugarritik ezer.

Ez da kasualitatea, halaber, Herrira-ren aurkako polizia operazioa egitea Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiak Parot doktrinari buruzko erabakia ematear duenean.

Madril poliziaren bitartez hizketan ari da. Eta euskal gizartearen zati handi batek erantzun egin dio, kalean mobilizatuta, modu baketsuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna