Idurre Eskisabel Larrañaga.
Hizpideak

Betaurreko berriak

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Igaro da, eta handia izan da. Inor gutxik jarriko du zalantzan Bilboko presoen eskubideen aldeko manifestazioa oso jendetsua izan dela; jarrera hotzenekoek ere onartuko dute milaka lagunek bete dutela Bilboko erdigunea.

Neurketa kualitatiboan sortzen da, ordea, arazoa, jendetza horren esanahia irakurtzerakoan. Atzoko mobilizazioaren garrantzia gutxietsi nahi dutenek leituko dute han bildutako guztiak «ezker abertzalekoak» direla, «ezker abertzaleak indar erakustaldia» egin duela, «betikoa» dela. Baina betikoak ez ote dira ondorio horretara iristen direnen betaurrekoak?

Izan ere, bai, ziurrenera, ezkerrekotzat eta abertzaletzat daukate beren burua atzoko manifestari askok. Eta, horregatik, beste herritar batzuek (esaterako, haserretuek) baino eskubide gutxiago al dute aintzat hartuak izateko? Ez dirudi oso demokratikoa. Gainera, betiko jende multzoa aise gainditu du atzokoak —autobusen biderkatzea adibide—. Aldatu egin dira garai eta giro politikoak: beste neurketa eta irakurketa batzuk eskatzen ditu. Betaurreko berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.