Legearen artikulu nagusiak

2012ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
ATARIKO TITULUA

•2. artikulua: «uskara da Euskal Herriko hizkuntza propioa».

•4. artikulua: «Herri-aginteek Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza dela-eta inor diskriminatu ez dadin zainduko dute».

LEHEN TITULUA

•5. artikulua: «Euskal Herriko herritar guztiek dute hizkuntza ofizialak jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, ahoz zein idatziz».

BIGARREN TITULUA

•6. artikulua: «Herritar guztiei aitortzen zaie administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea.

•7. artikulua: Autonomia erkidegoaren menpe dauden erregistro publikoetan dokumentuen lerrokatzea idatzita dauden hizkuntza ofizialean egingo da. Haren menpe ez daudenen kasuan, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren normalizazioa bultzatuko du.

•8. artikulua: «Herri-aginteek emandako arau zein ebazpen ofizial orok bi hizkuntzetan idatzita egon behar dute.

•9. artikulua: «Justizia administrazioarekiko harrerenetan herritar guztiek beren aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahalko dute». Jaurlaritzak, gainera, justizia administrazioaren euskalduntzea bultzatuko du.

•10. artikulua: Kaleko seinaleak eta mezuak «bi hizkuntzetan idatzita egongo dira».

•13. artikulua: Herri-aginteen inprimakiak edo idatziak «bi hizkuntzetan egon beharko dute».

•14. artikulua: Administrazioko langileak euskalduntzeko neurriak hartuko dira. Lan eskaintza publikoetan hizkuntza ofizialen ezagutza maila hartuko da kontuan merezimendu gisa.

•15. artikulua: «Ikasle guztiei aitortzen zaie irakaskuntza euskaraz zein gazteleraz jasotzeko eskubidea, maila guztietan.

•17. artikulua: Derrigorrezko ikastaldia amaitzean «ikasleek bi hizkuntza ofizialak benetan erabiltzeko adina menperatuko dituztela ziurtatzeko neurriak» hartuko ditu Eusko Jaularitzak.

•22. artikulua: Gizarte hedabideen aldetik euskaraz zein gaztelaniaz informatuak izateko eskubidea herritar guztiei aitortuko zaie».

•23. artikulua: «Autonomia Erkidegoko hedabideetan euskara lehentasunez erabil dadin bultzatuko du Eusko Jaurlaritzak».

•26. artikulua: Herri-aginteek «gizarte bizitzako alor guztietan euskararen erabiltzera sustatzeko» neurriak hartuko dituzte.

•27. artikulua: «Herri-aginteek euskararen erabilera sustatuko dute publizitatean». Halaber, euskal giroa eta euskarazko errotulazioa erabiltzea bultzatuko du merkataritzarako, atsedenerako zein kulturarako ofizialtasunik gabeko elkarteetan.

•28. artikulua: «Jaurlaritzak helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatuko ditu, horretarako erakunde publiko bat sortuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.