Beste 14 euskal preso askatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

Gaixotasun larriak izanagatik preso zeuzkaten bost preso daude 'Parot doktrina' kendu dietenen artean

Gotzone Lopez de Luzuriaga, atzo, Martutenetik ateratzen. GORKA RUBIO / ARP.
Oihana Elduaien Uranga.
2013ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Parot doktrina ezarrita preso zeuden beste 14 preso askatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Jabier Martinez (2010eko irailetik behar zuen libre), Iñaki Fernandez de Larrinoa (2008ko urritik behar zuen aske), Santos Berganza (2010ko ekainetik aske behar zuen), Inma Pacho (2008ko martxotik aske behar zuen), Nicolas Francisco (2009ko maiatzean zuen irteera data), Jon Ander Urkizu (2007ko uztailean behar zuen libre), Iñaki Orotegi (2008ko abendutik aske behar zuen), Iñigo Akaiturri (2010eko apirilean irten behar zuen), Juan Ignacio Delgado (2012ko otsailetik aske behar zuen), Jesus Mari Mendinueta (2011ko maiatzetik aske behar zuen), Gotzone Lopez de Luzuriaga (2010eko abuztutik behar zuen libre), Jose Angel Biguri (2010eko ekainean utzi behar zuten libre) eta Iñaki Erro (2010eko maiatzetik aske behar zuen) dira hain justu Auzitegi Nazionalak libre uzteko agindua eman duen presoak. Azken laurak preso mantentzen zituzten nahiz eta gaixotasun larriak izan. Bautista Barandallari ere kendu diote doktrina. Zigorra etxean betetzen ari zen hura, gaixotasun larri eta sendaezina duelako.

Beste 12 kasu gaur

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste zazpi auzi ere baditu mahai gainean, erabakitzeko. Fiskalak eskaera atzo goizean egin arren erabaki gabe utzi zituen Kepa Solana euskal presoaren eta Ismael Miquel Gutierrez GALeko presoaren auziak —2002az geroztik hirugarren graduan da Miquel—. Gainera, atzo arratsaldean beste bost lagun aske uzteko ere eskatu zuen Fiskaltzak. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira. Haiei guztiei buruz gaur erabakitzea espero da.

Berri gehiago ere izan daitezke gaur. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorena gaur bilduko da bere esku dituen bost kasuri buruz erabakitzeko. Juan Jose Legorburu, Andoni Cabello, Jose Ignacio Etxeberria, Ignacio Pujana eta Carmen Gisasolaren kasuak dira. Azken hori, Langraiz bidea hartuta balditzapeko askatasunean dago. Ezin da jakin erabakia noiz emango duten, baina gaur hasiko dira deliberatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.