EAEko fiskalak diligentziak ireki ditu Udalbiltza, Garitano eta Izagirreren aurka

Euskal herritartasun agiriaren egitasmoa ikertuko du, eta Suarez hiltzean bi agintariek hartutako erabakiak

Erredakzioa
Donostia
2014ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskatuta, diligentziak irekiko ditu EAEko fiskal nagusiak Udalbiltzaren, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen aurka. Urkijok berak jakinarazi du fiskalaren erabakia.

Udalbiltzaren kasuan, Juan Kalparsorok ikertuko du euskal herritartasuna agertzeko erakunde horrek sortu nahi duen «agiri ofiziala». Garitano eta Izagirreren kasuan, berriz, Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente izandakoaren heriotzaren harira hartu zituzten erabakiak aztertuko ditu, deliturik egin ote zuten argitzeko. Espainiako Gobernuak dolu ofiziala dekretatu zuen Suarezen heriotzagatik, eta martxoaren 24 eta 26 artean Espainiako eraikin publikoetan makila erdira jarri behar zutela erabaki zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak ez zuten bete agindua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.