'Goiena.net' atariaren erabiltzaile kopurua %31 handitu da aurten

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Goiena.net atariaren erabiltzaile kopurua %31,37 gehitu da 2012ko lehen lauhilekoan, iazko datuen aldean. Datu baikorrak dira horiek, kontuan izaki gehienbat orain arteko erabiltzaileek erabiliko dutela sakelakoetarako aplikazioa.

Erabiltzaile gehien aurtengo maiatzaren 11n izan zuen webguneak: 8.884 bisitari sartu ziren Goiena.net egun horretan. Atariak luze eta zabal eman zuen Arrasateko Gesalibar auzoko Aldape baserrian izandako ezbeharraren berri, eta horrek erakarri zituen erabiltzaileak bertara. Iazko maiatzaren 22ko udal hauteskundeen biharamunean zeukan webguneak aurreko errekorra: 7.425 erabiltzaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.