Zortzi urteko kartzela zigorra eskatu dute lan istripu batengatik

2013ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Arduragabeko giza hilketa egotzi die Arabako Fiskaltzak bi enpresetako bost arduradunari Berantevillan (Araba) izandako lan istripu baten harira. 2007an gertatu zen istripua eta bi langile hil ziren haren ondorioz. Arduragabeko zauriengatik beste sei urteko kartzela zigorra eskatu du gainera, fiskalak, beste bi zaurituen ondorioengatik. Bienor Berantevilla enpresan gertatu zen lan istripu larria, Sitemac enpresa azpikontratatua ur azpiegitura bat muntatzen ari zela. Fiskalak Osalanek egindako txostena hartu du oinarri kartzela zigorrak eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.