Soslaia. Izaskun Landaida

Erakundeetan aritua, berdintasun alorrean

Maite Asensio Lozano.
2013ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren hurbileko pertsona bat hautatu du Iñigo Urkulluk datozen lau urteotan Emakundeko zuzendari jarduteko, Maria Silvestre independentearen ordez: Miren Izaskun Landaida Larizgoitia. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Gizarte Laneko diplomaduna da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berdintasuneko Agente masterra egina du Valentziako Unibertsitatean (Herrialde Katalanak). Ugaoko (Bizkaia) alkatea da egun, baina emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan lan egindakoa da, hain justu, erakunde publikoetan: Eudeleko Berdintasun arloko arduraduna da. Andrazkoek herri txikietan eta landaguneetan duten egoera ere aztergai izan du; horren seinale dira Eudelen bertan sustatutako ekinbideak, zein Landa XXI egitasmoan izandako partaidetza. Genero indarkeriari buruzko Bizkaiko behatokian ere parte hartzen du Landaidak.

Hartara, Ugaoko Udala utzi beharko du Landaidak, bigarren agintaldia baitu alkate karguan —aurretik, hamabi urtez jardun zen zinegotzi—. Norabidea zuzentzeko unean iritsiko da Emakundera: 25 urte betetzear da Emakumearen Euskal Erakundea, baina ez du egoera gozoa: bere eskumenei buruzko eztabaidan murgilduta helduko da urteurrenera. Genero indarkeriaren aurkako politikak eta berdintasunaren aldekoak berriz uztartzea egokituko zaio zuzendari berriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.