Sasoiko lehen partida irabazi du Getxo Arteak, Cisnerosen aurka (24-20)

Gernikak eta Hernanik La Vilari eta El Salvadorri egingo diete bisita gaur, eta Ordiziak Santboiana hartuko du

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Bosgarren ahaleginean lortu du Getxo Arteak denboraldiko lehen garaipena. Bizkaiko taldeak 24-20 irabazi zion atzo Cisnerosi. Atzetik aurrera eginez nagusitu zen Getxo, atsedenaldian 5-13 baitzen atzetik. Bigarren zatian, ordea, suspertu egin ziren etxekoak eta buelta eman zioten emaitzari.

Beste hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute. Bizkaia Gernikak eta Hernanik etxetik at jokatuko dute, La Vila eta El Salvadorren aurka (12:30). Bizkaitarrek lehen postuari eutsi nahi diote, eta gipuzkoarrek laugarrenetik hirugarrenera igo. Horretarako, irabazi eginbehar dute, eta Ampo Ordiziak etxean Santboianari irabaztea (12:00). Kataluniarrek jokatu dituzten lau lehiak irabazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.